Gizartea -

Denboralea

Gipuzkoako Udalek euriteak jasan dituzten pertsonei informatuko diete

Gipuzkoako euri denboraleak ondorioak izan dituen herrietan informazio bulegoak jarriko dituzte, kalteak izan dituzten bizilagunei seguruen aurrean aurkeztu beharreko izapideak bideratzeko.

Ares denboraleak ondorioak izandako herrietako hainbat ordezkarirekin bildu da
Kalteak izan dituzten udalerrietako alkateekin bildu da Ares

00:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako euri denboraleak ondorioak izan dituen herrietan informazio bulegoak jarriko dituzte, kalteak izan dituzten bizilagunei seguruen aurrean aurkeztu beharreko izapideak bideratzeko, eta galdutako gauzen inguruan informazioa biltzeko.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua denboraleak ondorioak izandako herrietako hainbat ordezkarirekin bildu da ordubetez, Donostiako Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, baita Gipuzkoako Aldundiarekin ere.

Aresek azaldu duenez, bileraren helburua "erakunde guztien artean herritarrentzako informazio kudeatzea" izan da, "segurura eta partzuergora eraman beharreko dokumentazio guztiaren izapideak egin ahal izateko". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea