Gizartea -

KORONABIRUSA

Osasun Ministerioak murrizketen plana gogortuko du Gabonetan, kasuen igoera dela eta

Lurraldeen arteko mugikortasuna eta Gabonetan bildu daitezkeen pertsonen kopurua alda daitezke gaur arratsaldean Ministerioaren eta erkidegoen arteko bileraren ostean.

Illa ministroak Gabonetarako plana moldatzea proposatuko du. Argazkia: EFE
Illa ministroak Gabonetarako plana moldatzea proposatuko du. Argazkia: EFE
Illa ministroak Gabonetarako plana moldatzea proposatuko du. Argazkia: EFE

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Ministerioak Gabonetan murrizketak gogortzeko proposamena egingo die erkidegoei, beharrezkoa bada, eta farmazietan saltzen diren antigorputzen test azkarrak ez preskribatzeko eskatuko die osasun arloko profesionalei, ez daudelako diagnostikatzeko preskribatuta.

Horrela, Salvador Illak zuzentzen duen Ministerioak Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluak abenduaren 2an adostutako Gabonetako planaren modulazioa planteatuko du, maximoen itun hartan ezarritakoak baino neurri eta irizpide murriztaileagoak aplikatu ahal izateko.

Iñigo Urkullu lehendakariak ere ez du baztertzen Gabonetara begira covid-19ari aurre egiteko Euskal Autonomia Erkidegoan ezarritako neurriak zorroztea, eta ohartarazi du txertaketak luze joko duela, 2021eko udazkenera arte gutxi gorabehera. Horrekin lotuta esan du dagokionean jarriko duela berak txertoa.

Osasun Ministerioak azaldu duenez, intzidentzia-tasek behera egin dute oro har, eta, zenbait lurraldetan, igoera txiki bat ere izan da. Horrenbestez, egoerari aurre egiteko neurri zorrotzagoak hartzea gomendatzen dute.

Test azkarrak

Osasun Ministerioak uste du farmazietan jada saltzen diren test azkar horiek errendimendu txikiagoa dutela laborategietan odolarekin egiten diren teknikek baino; hori dela eta, Detekzio Goiztiarreko, Zaintzako eta Covid-19aren Kontroleko Estrategiatik kanpo geratu dira.

Horregatik guztiagatik, eta emaitzen interpretazio oker batetik erator daitezkeen osasun publikoko arriskuen aurrean, beharrezkotzat jo dute neurriak hartzea erabilera okerra saihesteko.

Hala, autonomia-erkidegoetako eta hiri autonomoetako osasun-zerbitzuetako profesionalei (medikuak eta odontologoak) gomendatzen die test horiek ez preskribatzeko eta komunikazio- eta kontzientziazio-ekintzak abian jartzeko, herritarrei haien izaeraren eta mugen berri emateko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa