Gizartea -

TRAFIKOA

Kamioi gidari bat atxilotu dute Nafarroan, baimendutako alkohol-tasa seikoizteagatik

Guardia Zibilak atzetik zihoan beste kamioilari baten abisua jaso zuen, ibilgailua modu irregularrean zirkulatzen eta zealdoka zebilela ohartaraziz. Agenteek kamioia gelditzea lortu zuten.

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Guardia Zibileko Trafikoko agenteek kamioi gidari bat atxilotu dute asteazken honetan AP-15eko 75. kilometroan, Imarkoaingo ordainlekuan (Nafarroa), bere ibilgailua alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

13:00ak aldera, atzetik zihoan beste kamioilari baten abisua jaso zuen Guardia Zibilak, kamioi bat modu irregularrean zirkulatzen eta zealdoka zebilela ohartaraziz. Berehala agenteek kamioia gelditzea lortu zuten.

Gidaria Bartzelonan bizi den 34 urteko gizonezko bat zen, eta alkoholaren eraginpean gidatzen ari zela pentsatzeko zantzu nabarmenak zeudenez, alkohol-proba egin zioten eta baimendutako tasa (0,15 mg/l) seikoiztu egin zuen.

Zirkulazioko Erregelamendu Orokorrak jasotzen duenaren arabera, gidari profesionala denez, arnastutako aire litro bakoitzeko 0,15 miligramo alkoholeko emaitza eman dezake. Hori dela eta, Nafarroako Guardia Zibileko Trafiko unitateko agenteek gidaria atxilotu eta eginbideak bideratu zituzten, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak