Gizartea -

Bilkurak deitu dituzte

Hilabete bat bete da Kordobako haurrak desagertu zirenetik

Ikerketa irekita dago eta bi haurren aitak, Jose Bretonek, kartzelan jarraitzen du.

Kordoban desagertutako haurren argazkia. Argazkia: EFE
Kordoban desagertutako haurren argazkia. Argazkia: EFE
Kordoban desagertutako haurren argazkia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hilabete bat bete da Ruth eta Joseren, 6 eta 2 urteko haurren aitak bi anai-arreben desagerketa Kordoban salatu zuenetik. Denbora honetan guztian zehar ikerketek eta bilatze lanek ez dute adin txikikoen berririk izan.

“Desagertutako haurrak, premiazkoa da” plataformak bilkurak deitu ditu astearte honetarako Andaluziako zortzi hiriburuetan eta A Coruñan.

Bestetik, lazu berde bat sortu dute elkartasun gisa, baita www.ruthyjose.com web orria ere. Bertan bilkuren berri ematen dute.

Bitartean, bi haurrak desagertu eta hilabete batera ez dago berririk. Ikerketa irekita dago oraindik, eta adin txikikoen aitak kartzelan jarraitzen du.

Bilatze lanetarako Madriletik eta Sevillatik joan dira poliziak  eta Kordobako hainbat tokitan ibili dira lanean: Guadalquivir ibiaian, Cerro Murianoko harrobian eta batik bat, aitaren aldeko aiton-amonen lursailean, izan ere ustez aita bertan egon zen haurrak desagertu ziren parkean egon baino lehen.

Lursail hori jada georadar bitartez eta txakurrekin miatu dute hainbatetan. Jose Maria Sánchez Puerta aitaren abokatuak uste du bere bezeroa kartzelan “susmoengatik” dagoela eta “oso gaizki” dagoela azaldu du. 24 orduz zaintzen dute bere buruaz beste egitea ekiditeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea