Gizartea -

Koronabirusa

Aretxabaletan eta Seguran ere tabernak itxi dituzte, kasuek gora egin dutelako

Aldiz, Arrigorriagak eta Ermuak ostalaritza establezimenduak berriro irekitzeko baimena jaso dute, eremu gorritik ateratzea lortu dutelako.

EAEko hamaika udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki. Artxiboko irudia: EFE
EAEko hamaika udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki
EAEko hamaika udalerrik ezingo dituzte tabernak ireki. Artxiboko irudia: EFE

A.S./ L.Z. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aretxabaleta eta Segurak ostalaritza establezimenduak itxi beharko dituzte, eta Arrigorriaga eta Ermuak, aldiz, berriro irekitzeko baimena jaso dute, eremu gorritik ateratzea lortu dutelako. Hala, ostiralean irekiko dituzte berriro tabernak eta jatetxeak.

Bestalde, Osasun Sailak Arabako lau udalerriri galarazi die tabernak irekitzea (Aramaio, Iruña Oka, Zigoitia eta Zuia).

Kasu horietan, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herriak dira guztiak. Gotzone Sagarduik zuzendutako sailak bertako egoera epidemiologikoa aztertu eta ondorioztatu du, oraingoz, udalerri horietan ere tabernak itxita egon behar direla.

Hala eta guztiz ere, astelehenero eta ostegunero ebazpen berri bat argitaratuko dute, 12 udalerri horietan pandemiak izan duen bilakaera ezagutarazteko, eta, horrenbestez, tabernak irekitzeko debekua kendu dieten ala ez jakinarazteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bizkaia Gipuzkoa Araba Ermua Eibar Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak argazkiak Arrasate Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Ordizia Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Tabernak Iruña Oka Koronabirusa Debagoiena eskualdea