Gizartea -

Gabonetako Loteria

Gabonetako Loteriaren sari potoloak 4 milioi euro utzi ditu Bilbon

72.897 zenbakiak irabazi du sari nagusia. Bizkaiko hiriburuko Zurbaranbarri auzoko Hor 58. administrazioak serie oso bat saldu du.

Gabonetako Loteriaren sari nagusia. EITBren bideo batetik hartutako irudia
Gabonetako Loteriaren sari nagusia.
Bilboko Zurbaranbarri auzora iritsi da aurtengo potoloa

1:3

Mikel Dominguez | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

72.897 zenbakiak irabazi du Gabonetako Loteriaren sari potoloa. Horren serie oso bat Bilboko administrazio batek saldu du.

Bizkaiko hiriburuan saldu duten zenbakiari 4 milioi euro egokitu zaizkio. Beraz, 400.000 euro izango ditu dezimo bakoitzak. Hau da, Gabonetako sari potoloa irabazi dutenek 20.000 euro irabaziko dituzte jokatutako euro bakoitzeko.

Zorionetan daude Bilboko Zurbaranbarri auzoan dagoen 58. administraziokoak. Hor jausi da 72 897 zenbakiaren serie bat.

Europa Presek bildutako adierazpenetan, administrazioaren arduradunak, "oso pozik eta harrituta", duela bi urte bulegoa ireki zuenetik banatzen duen lehen sari nagusia dela esan du. Leihoan saldu du serie osoa, eta "oso banatuta" dagoela uste du.

Baina zenbakia, batez ere, Punta Umbrian (Huelva) eta Reusen (Tarragona) saldu dute; administrazio bakoitzak 60 serie (hau da, 240na euro guztira), hain zuzen. Granadan, gainera, beste administrazio batek 45 serie (180 milioi euro) saldu ditu.

Baina sari potoloa beste administrazio batzuetan zehar ere banatu da: Madril, Boñar (Leon), O Grove, O Porriño, Vigo (Pontevedra), Granadilla de Abona (Santa Cruz Tenerifekoa), Xabia (Alicante), Caceres, El Puerto de Santamaria (Cadiz), Kordoba, Haria (Las Palmas), Salamanca, Bonavista (Tarragona), Alfara del Patriarca, Oliva (Valentzia) eta Zamora.

72.897 zenbakia, Gabonetako loteriaren lehen saria
72.897 zenbakia, Gabonetako loteriaren lehen saria
72.897 zenbakia, Gabonetako loteriaren lehen saria

1:24
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria nazionala Bilbo Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak ONCE jokoak albisteak