Gizartea -

Errefuxiatuak

CEAR-Euskadik "Erbeste izan ginen. Izan gaitezen babes" kanpaina abiatu du berriro

Gabonetan opari berezi bat egiteko gonbita egin dute oraingoan: erakundearen laguntza jasotzen duten errefuxiatuen bizimodua hobetzen laguntzen duten txartel solidarioak.

CEAR-Euskadik laguntzen duen errefuxiatu talde bat. Argazkia: Artxiboa
CEAR-Euskadi
CEAR-Euskadik laguntzen duen errefuxiatu talde bat. Argazkia: Artxiboa

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CEAR-Euskadik (Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordea Euskadin) "Erbeste izan ginen. Izan gaitezen babes" kanpaina abiatu du berriro. Gabonetan opari berezi bat egiteko gonbita egin dute oraingoan: txartel solidarioak (erakundearen laguntza jasotzen duten errefuxiatuen bizimodua hobetzen laguntzeko txartelak).

CEAR-Euskadik adierazi duenez, “Erbeste izan ginen. Izan gaitezen babes” kanpaina horren bidez, herri gisa dugun memoria astindu nahi dute.

Horren esanetan, 36ko Gerra Zibilean "egoera tragikoa" izan zen, "gaur egun Europan babesa bilatzen ari diren pertsonak jasaten ari diren egoeraren oso antzekoa".

Batzordearen arabera, “munduan 79,5 milioi pertsona daude beren etxetik nahitaez desplazatuta”. Gainera, 2019an, 118.264 pertsonak Espainiako Estatuan nazioarteko babesa eskatu zutela salatu du, eta horietako 4.826k egin zuten Euskadin.

Ihes egiteko arrazoiak askotarikoak dira, CEAR-Euskadik aditzera eman duenaren arabera: gerra edo gatazkak, miseria, behartutako ezkontzak, krimen antolatuaren indarkeria, emakumeen mutilazio genitala, sexu-esplotaziorako salerosketa edo LGTBIQ+ pertsonen jazarpena, besteak beste.

"Garai batean gure herriak erbesteratu egin behar izan zuen, orain indarkeriatik eta miseriatik ihes egin eta gure lurraldean bakean bizi nahi dutenen babesleku gara", gaineratu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Homofobia Albisteak Memoria Historikoa Errefuxiatuak Gosea