Gizartea -

Gertakaria

Drogatuta zegoen gizon batek Tarragonako alkatearen alaba harrapatu du

17 urteko neska zebrabidea pasatzen ari zen 21 urteko gidari batek harrapatu eta 15 metrora jaurti zuenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Droga-frogan positibo eman zuen gidari batek larri zauritu zuen atzo Josep Felix Ballesteros (PSC) Tarragonako alkatearen alaba errepidean harrapatuta, udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Aipatu iturrien arabera, atzo 18:20an gertatu zen ezbeharra. 17 urteko neska zebrabidea pasatzen ari zen 21 urteko gidari batek harrapatu eta 15 metrora jaurti zuenean.

Alkoholemia eta droga-froga egin zioten gidariari eta droga zantzuak aurkitu zizkioten. Hori horrela, atxilotu egin zuten drogen eraginpean gidatzeagatik eta arduragabekeriagatik lesio larriak eragiteagatik.

Adingabea Tarragonako ospitaleko Zainketa Berezien Unitatean ingresatu zuten eta alkateak bertan behera utzi ditu gaurko aurreikusita zituen egiteko guztiak.

Neskatoa larri dago, baina suspertzen ari da pixkanaka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea