Gizartea -
Iruzurra
Lanaren truke dirua eskatuz iruzurra egiten ari direla salatu dute
Prentsako iragarkietan ematen dute ezagutzera lan eskaintza, eta lan hori egin ahal izateko 700 euroko fiantza eta 200 euroko kuota eskatzen dituzte urtean, Herrizaingo Sailak ohartarazi duenez.
Erredakzioa
Herrizaingo Sailak ohar batean jakinarazi duenez, gizon batek enpresa faltsu baten inguruko salaketa ipini du. Antza, egunkari bateko iragarkien atalean lanpostu faltsua eskaintzen zutela ohartarazi du, eta lan hori egin ahal izateko 700 euroko fiantza eta 200 euroko urteko kuota ordaintzea eskatzen zuten.
Bilbora eta Espainia Iparraldera datozen atzerritarren ordukako txofer lana eskaintzen zuten egunkari batetako iragarkien atalean. Hori egin ahal izateko eskatutako diru kopurua Malagako banku batean ingresatu behar zen.
Salaketa ipini duen gizonak adierazi duenez, eskatutako dirua ingresatu ondoren, azaroaren batean, Bilbora etortzekoa zen atzerritar bati harrera egin behar zion, baina ez zen bezerorik heldu.
Enpresak jarritako telefonora deitu zuen azalpenak eskatzeko, baina ez zegoen zenbaki horiek zituen linearik indarrean. Hori dela eta Ertzaintzak iruzur honen berri eman du.