Gizartea -

GERTAKARIA

Gizon bat hilda aurkitu dute Oiartzunen, aparkatuta zegoen furgoneta baten barruan

Ertzaintzak jakitera eman duenez, nazionalitate alemaniarra duen gizonezko bat dela uste dute. Joan den abenduaren 21etik desagertuta zegoen.

AP-8ko zerbitzugunea, Oiartzunen, gaur.
AP-8ko zerbitzugunea, Oiartzunen.
AP-8ko zerbitzugunea, Oiartzunen, gaur.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hilda aurkitu dute Oiartzunen, AP-8ko zerbitzuguneko aparkalekuan zegoen furgoneta baten barruan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, ostiralean aurkitu zuten gorpua, 15:30 inguruan, kamioilari batek abisua eman ondoren. Antza, ibilgailuaren barruan gizonezko bat ikusi zuen, eta, itxura guztien arabera, hilda zegoen.

Larrialdietarako zerbitzuetako kideak bertaratu ziren, eta gidaria hilda zegoela baieztatu zuten.

Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten gorpua, epailearen aginduz.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko eta gorpua identifikatzeko. Lehen datuen arabera, abenduaren 21etik desagertuta zegoen gizonezko alemaniar bat izan daiteke hildakoa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Oiartzun Albisteak A-8 Autobidea