Gizartea -

Koronabirusa

Ezezagun batzuek Sodupeko osasun zentroko PCR testak txikitu dituzte

Udalak gogorarazi duenez, isunak eta zigorrak dituen bandalismo-ekintza bat izateaz gain, "jabetza publikoaren aurkako erabateko eta alferrikako erasoa da".

Ezezagun batzuek Sodupeko osasun zentroko PCR testak txikitu dituzte
Ezezagun batzuek Sodupeko osasun zentroko PCR testak txikitu dituzte
Ezezagun batzuek Sodupeko osasun zentroko PCR testak txikitu dituzte

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gueñesko Udalak (Bizkaia) igande honetan salatu duenez, ezezagun batzuek Sodupeko osasun zentroko PCR testak txikitu dituzte, Sodupeko Medikuntza Zentroko moduluaren aurka egindako ekintza bandaliko batean.

Udalak Twitter bidez zabaldutako mezu batean azaldu duenez, koronabirusa atzemateko erabiltzen diren PCR testak Sodupeko Medikuntza Zentroko gela batean gordetzen dituzte, baina gaur goizean irekita topatu dute leiho bat.

"Norbait bertara sartu da eta testak hartzen aritu da, txikitu eta herrian zehar botaz", salatu du Udalak sare sozialetan zabaldu duen mezuan.

Udalak gogorarazi duenez, isunak eta zigorrak dituen bandalismo-ekintza bat izateaz gain, "jabetza publikoaren aurkako erabateko eta alferrikako erasoa da, herritarrak gizarte osoak geldirik duen birusa duten ala ez zehazten duten testak baliogabetzen baititu".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Delituak Gaixotasunak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Gueñes Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Enkarterri