Gizartea -
2009an
11 urteko kartzela-zigorra, emakume bat bortxatzeagatik
2009 urteko Donostia egunean izan ziren gertakizunak. Orain bortxatzaileak 35.000 euro ordaindu beharko dizkio biktimari eta ezin izango du berekin harremanetan jarri, ezta beregana hurbildu 20 urtez.
Donostian 2009ko urtarrilaren 20an (Donostia eguna) emakume bat bortxatu zuen gizonezkoari hamaika urteko kartzela-zigorra jarri diote. Halaber, bortxatzaileak 35.000 euro ordaindu beharko dizkio biktimari, eta ezin izango du berekin harremanetan jarri, ezta beregana hurbildu 20 urtez.
Epaiaren arabera, gertakizunak 08:30 inguruan izan ziren, Libanoko auzipetua Boulevardean emakumeari gerturatu zitzaion eta 300 euro zituela esan zion.
Emakumeak bere bidetik segitzen zuela ikusita, auzipetuak etxeraino jarraitu zion, eta, portalera iristean, beregana jaurti eta musu ematen saiatu zen, atari barrura bultzatu zion, eta bera "ukitzen" hasi zen, biktima erasotzailea bere gainetik kentzen saiatzen zen bitartean, "besoekin kolpatuta".
Baina bortxatzaileak "gorpuzkera handiagoa zuela aprobetxatu" zuen, aurpegian jo zion eta galtzak jaistera behartu zuen, iletik tiratzen zion bitartean. "Burua lurraren kontra" kolpatu zion, eta bortxatu egin zuen, biktimak aurka egiteari utzi gabe.