Gizartea -

Fronterako ipar-mendebaldean

Hierrok 3,1 graduko lurrikara izan du, 4,6koa izan ostean

Uhartean sumendiaren prozesua hasi zenetik jazo den lurrikararik handiena, 4,6 gradukoa, izan eta bost ordura izan du lurrikara berria.

Bi turista itsaspeko sumendia ikusten, Fronteran. Argazkia: EFE
Hierro: Urpeko sumendiak gasa eta magma isurtzen jarraitzen du

00:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hierro uhartean lurrikara berri bat izan da, 3,1 gradukoa, Fronterako ipar-mendebaldean, sumendiaren prozesua hasi zenetik jazo den lurrikararik gogorrena, 4,6koa, izan eta bost ordu igaro ostean.

Bigarren hau goizaldeko 05:30ean izan da (bertako ordua) eta epizentroa 24 kilometrora izan du, itsaspean, 27,79 gradu latitude eta 18,05 longitudera, Fonterako ipar-mendebaldean, uhartearen iparraldean, aurrekoa izan den leku berean.

Lurrikara Valverde herrian sumatu, Institutu Geografiko Nazionalaren arabera. Aurrekoa irla osoan antzeman da, Europako Eskala Makrosismikoaren IV-V maila hartuta.

Bost ordu inguru lehenago, 4,6 graduko lurrikara bat izan zen, uztailean mugimenduak hasi zirenetik handiena izan da goizaldekoa, El Hierron.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea