Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Ordizia eremu gorritik atera da
Gainerakoan, Euskal Autonomia Erkidegoko bost udalerrik eremu gorrian jarraitzen dute.
eitb media
Gaur-gaurkoz bost udalerri daude eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidegoan, covid-19ak Euskadin herriz herri izandako eragina aztertzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Eremu latzenetik ezin irtenda dabiltza Aretxabaleta, Arrasate, Arrigorriaga, Azpeitia, eta Beasain. Ordiziak, ostera, bertatik ateratzea lortu du.
Gipuzkoan, Aretxabaletak, Arrasatek, Azpeitiak, eta Beasainek ez dute lortu datuak hobetzea, eta gune kritikoenean jarraituko dute.
Eremu laranjan daude Azkoitia, Errenteria, Lazkao, Legazpi eta Oñati, eta Ordizia ere sartu da.
Andoain, Astigarraga, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz eta Zumaia, berriz, gune horian kokatu dira. Bergara eremu laranjatik horira igaro da.
Eremu berdean daude, ostera, Mutriku, Urnieta eta Usurbil.
Bizkaian, Arrigorriagak eremu gorrian jarraitzen du. Lurralde honetan intzidentzia maila gorenean dagoen udalerri bakarra da.
Bigarren mailan daude Bermeo, Lekeitio eta Muskiz, eta azken orduetan Abanto-Zierbena batu zaie.
Abadiño, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gueñes, Leioa, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza eremu horian daude.
Balmaseda eta Gorliz eremu berdean daude.
Arabako datuei dagokienez, Gasteiz dago eremu laranjan.
Agurainek, Amurriok eta Laudiok, berriz, kolore horia dute.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako eragin-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak. Zehazki, semaforo horrek kolore berde, laranja, hori edo gorriarekin sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak horrela erabiltzen dira: