Gizartea -

TRAFIKO ISTRIPUA

Gizon bat larri zauritu da Asteasun, ibilgailua mendi hegal batetik erori ondoren

Ibilgailua pistatik atera da eta mendi-hegalean behera irristatu da, hainbat aldiz iraulita. Bidaiarietako batek onik ateratzea lortu du, eta besteari beso bat harrapatuta geratu zaio.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat larri zauritu da Asteasuko (Gipuzkoa) landa-eremu batean, lur orotako ibilgailuan zioala mendi-hegal batetik erori ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua bart gauean gertatu da, 23:50ean, bi bidaiari lur-orotako ibilgailu batean Asteasuko Elizmendi auzoko baso-pista batetik zihoazela.

Ibilgailua pistatik atera da eta mendi-hegalean behera irristatu da, hainbat aldiz iraulita. Bidaiarietako batek onik ateratzea lortu du, eta bestea beso bat harrapatuta geratu da.

Larrialdietako zerbitzuei abisua eman ondoren, suhiltzaileek zauritua ibilgailutik ateratzea lortu dute, eta anbulantzia medikalizatu batek Donostia Ospitalera eraman du, larri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Donostia Ospitalea Errepideko istripuetan zauritutakoak