Gizartea -
Erresuma Batuan
Hiru urteko kartzela zigorra alaba jatera behartuta hil zuen ama bati
10 hilabeteko neskatoaren pisuarekin larrituta zegoen ama eta bularra ematez utzi zion garaian elikagaiak sartzen zizkion likidotuta. Ondorioz, neskatoa gaixotu eta hil egin zen.
Erredakzioa
Erresuma Batuko emakume bati hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote, 10 hilabeteko haurtxoa jatera behartuta hil zuela leporatuta. Autopsiaren arabera, alaba biriketan pilatutako janak eragindako neumonia baten ondorioz hil zen alaba.
Gloria Dwomoh, 31 urteko erizaina, alabaren heriotzaren errudun jo du Ingalaterra eta Galesko Auzitegi Nagusiak. Antza, denez, emakumea haurraren pisuarekin erabat kezkatuta bizi zen eta bularra ematez utzi zion garaian elikagaiak sartzen zizkion likidotuta, pitxer baten laguntzaz.
Haurra joan den urteko martxoan hil zen, autopsiaren arabera, haragi zatiak eta zerealak zituen biriketan.
Trevor Burke, amaren abokatuaren arabera, Dwomohek "urte bete baino gehiago darama alabaren heriotza jasaten" eta "nahikoa zigor jaso du".