Gizartea -

Bilbon

Gitarra bat lapurtu, eta Interneten saltzen aurkitu dute

26 urteko gazteari Internet bidez 4.500 eurotan baloratutako soinu-tresna asko saltzea leporatu diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek 26 urteko pertsona bat atxilotu dute Bilbon, etxe batean gitarra bat eta soinu-tresna asko lapurtzea (4.500 euro inguru balio zuen) eta Interneten saltzea leporatuta.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, urriaren 10ean izan zen lapurreta, Iralabarri auzoko etxe batean.

Biktimak jarritako salaketaren arabera, Fender Telecaster gitarra eta 4.500 eurotan baloratutako soinu-tresna lapurtu zizkioten.

Lapurtutako gauza horietako batzuk Interneten saltzen ari zirela jakin zuen Ertzaintzak, eta ustezko egilearengana (26 urte) iritsi ziren. Atzo goizean atxilotu zuten hura Bilbon.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea