Gizartea -

Istripua Bizkaian

23 urteko gazte bat hil da Markina-Xemeinen, auto eta autobus baten arteko talkan

Hildakoa autoko gidaria da. Biktima markinarra zen. Ezbeharra 17:40 aldera gertatu da BI-633 errepidean, Iruzubietako bidegurutzetik gertu.

Autobus eta auto batek talka egin dute Markina-Xemeinen (Bizkaia). Argazkia: Iker Salgado
Autobus eta auto batek talka egin dute Markina-Xemeinen (Bizkaia). Argazkia: Iker Salgado
23 urteko gazte bat hil da Markina-Xemeinen, auto eta autobus batek talka eginda

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Peugeot 307 auto eta Bizkaibuseko autobus batek talka egin dute Markina-Xemeinen (Bizkaia). Ezbeharrean pertsona bat hil da.

Ezbeharra 17:40 aldera gertatu da BI-633 errepidean, Iruzubietako bidegurutzetik gertu. Errepidea itxi behar izan dute istripuaren ondorioz.

Ertzaintzak baieztatu duenez, hildakoa autoko gidaria da. Biktimak 23 urte zituen, eta markinarra zen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek ETBri azaldu diotenez. 

Gainera, autobus gidaria eta bidaiari bat, emakume bat, artatu behar izan dituzte.

Biktima S.D. Gernika Club futbol taldeko jokalaria zen Hirugarren Mailan, eta Athletic Cluben harrobian ibilitakoa zen, Lezaman.

Sare sozialen bidez, besteak beste, Iker Muniain Athleticeko kapitainak eta haren taldekidea Ibai Gomezek mutilaren heriotza deitoratu dute, baita Athletic Club taldeak berak, Arenasek, Sodupek, Amurriok eta Zamudiok ere.

Era berean, Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) eta Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) atsekabea azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Athletic Ertzaintza Bizkaia Gernika-Lumo Gizartea Bizkaibus Eguneko albisteak Albisteak Markina-Xemein Trafiko-istripu hilgarriak Lea-Artibai gaur