Gizartea -

BIZKAIA

18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Internet bidez iruzurra egitea egotzita

Gainera, beste 13 pertsona ikertu dituzte. Horiei guztiei, 100 iruzur baino gehiago egitea leporatzen diete.

Iruzurgileek saldutako objektuetako batzuk berreskuratzea lortu dute. Argazkia: Guardia Zibila
Guardia zibil bat bigarren eskuko denda batean
18 pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Internet bidez iruzurrak egiteagatik

0:36

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 18 pertsona atxilotu ditu Bizkaian eta beste 13 pertsona ikertu ditu, Internet bidez eta Estatu osoan 100 iruzur baino gehiago egitea leporatuta.

Ikerketa 2019ko azaroan abiatu zuten, Estatuko hainbat tokitatik Internet bidezko iruzurren inguruko salaketak jaso ostean. Ustezko egileak Bizkaian bizi omen ziren.

Jarduteko moduari dagokionez, iruzurgileak salerosketarako webgune ezagunen bitartez jartzen ziren harremanetan biktimekin. Objektu bat erosteko akordioa ixten zuten, prezioa eztabaidatu gabe eta sarri askotan bidalketa gastuengatik diru gehiago eskainiz. Bidalketa adosten zuten, baina ordainketa egitera iritsi gabe.

Iruzurrarekin jarraituz, delitugileek ordainketa baieztatzeko mezu faltsuak bidaltzen zituzten, transakzioa egiten zela ikusarazteko. Zehazki, salerosketako webgunearen edo finantza erakundeen markak ordezkatzen zituzten.

Behin hitzartutako artikuluak jasotakoan, iruzurgileek bigarren eskuko saltokietan saltzen zituzten. Horretarako, askotan hirugarren pertsonak baliatzen zituzten eta horrek ikerketa zaildu zuen.

Ikerketan zehar, Bizkaian finkatutako pertsonak zirela jakin zuten. Pertsona hauetako batzuek euren familiako kideen laguntzarekin egiten zituzten iruzurrak. Horiek, era berean, legez kanpo lortutako dirua Nigeriara bidaltzen zuten.

Atxilotuak Barakaldoko 2. Instrukzio Epaitegiko epailearen esku utzi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia EAE Delituak albisteak Iruzurrak argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea