Gizartea -

Gipuzkoa

Atxilotuak Irunen, Interneten objektuak saltzen zituzten pertsonei iruzur egiteagatik

Erosketaren zenbatekoa ordaindu zutela sinestarazten zuten, transferentzia faltsuen frogagiriekin.

Atxilotuek lortutako produktuak birsaltzen zituzten. Argazkia: Pixabay.
Internet
Atxilotuek lortutako produktuak birsaltzen zituzten. Argazkia: Pixabay.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizon eta bi emakume atxilotu dituzte Irunen, Internet bidez baliozko objektuak saltzen zituzten pertsonei iruzur egitea egotzita; besteak beste, ordenagailuak, ipoda eta bizikletak. Izan ere, objektuen saltzaileei sinetsarazten zieten erosketaren zenbatekoa ordaindu zutela, transferentzia faltsuen frogagiriekin eta ondoren lortutako produktuak saltzen zituzten.

Gaizkileen "modus operandia" Wallapop plataformaren bidez balio handiko produktu erabiliak "masiboki" bilatzean zetzan, ondoren balizko biktimekin harremanetan jarri eta prezio bat adosteko.

Erosleek ordainketa egin behar zuten unean, iruzurgileek banku-transferentzien edo webguneko merkataritza seguruko orrien egiaztagiriak faltsutzen zituzten, eta biktimei sinetsarazten zieten produktua ordainduta zegoela, eta, ondoren, saltzaileak, konfiantzaz, produktua bidaltzen zuen.

Egun batzuk igaro ondoren, engainatu egin zituztela ohartu ziren, emandako telefono-zenbakian ez zituztelako artatu eta erosleek blokeatu egin zituztelako.

Atxilotuak Irungo Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiaren esku utzi zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Internet