Publizitatea
Itxi

2021/01/05

16:17

Gizartea

Koronabirusa

Egoiliarren eta langile soziosanitarioen % 95ek jarriko dute txertoa Nafarroan

L.Z. | EiTB MEDIA

Gobernuak aurreikusitakoaren arabera, otsailaren bukaeran amaituko dute txertaketa zaharren egoitzetan eta desgaitasunen bat duten pertsonak dauden zentroetan.

  • Egoiliarren eta langile soziosanitarioen % 95ek jarriko dute txertoa Nafarroan

    Erizain bat emakume bati txertoa jartzen. EFEren artxiboko argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Covid-19aren aurkako txertaketa kanpaina pentsa baino arrakastatsuagoa izaten ari da Nafarroan. Izan ere, zahar-egoitzetako eta desgaitasunen bat duten pertsonak dauden zentroetako egoiliarren eta langileen % 95ek onartu dute txertoa jartzea.

Horixe da, hain zuzen ere, Carmen Maeztu Eskubide Sozialen kontseilariak astearte honetan langabezia datuei buruz hitz egiteko emandako prentsaurrekoan aurreratu duena. Horren harira, pozik agertu da "zentro horietan osasun publikoarekin erakutsitako konpromisoagatik". Maezturen esanetan, Gobernuak uste zuen egoiliarren % 90ek eta bertako langileen % 80k jarriko zutela txertoa, baina kasu bietan % 95ek onartu dute txertatzea.

"Albiste oso itxaropentsua eta positiboa da, haien buruak eta gainerako herritarrak babesteko konpromisoa erakutsi baitute langile zein egoiliarrek", esan du kontseilariak. Halaber, zehaztu du orain arte 1.875 pertsonak jaso dutela txertoa Nafarroan.

Aste honetan bertan, 37 zentrotako, 9 kongregazio erlijiosotako eta tutoretzapeko pisuetan bizi diren hainbat egoiliar txertatuko dituzte; guztira 3.039 lagun. Zentro horietako beharginei dagokienez, asteazken eta larunbat honetan jasoko dute txertoa.

Gobernuak aurreikusitakoaren arabera, otsailaren bukaeran amaituko dute txertaketa zaharren egoitzetan eta desgaitasunen bat duten pertsonak dauden zentroetan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena