Gizartea -
TRAFIKOA
Hirietako trafikoa murriztu egin da EAEko hiru hiriburuetan
Astelehen honetan, urtarrilaren 4an, % 11,8 egin du behera Bilbon, % 22,7 Donostian eta % 35,4 Gasteizen.
I. G. | EITB MEDIA
Hirietako trafikoak behera egin du astelehen honetan, urtarrilak 4. Zehazki, % 11,8 jaitsi da Bilbon, % 22,7 Donostian eta % 35,4 Gasteizen, 2020ko egun berarekin alderatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak covid-19aren bigarren olatuari buruzko txostenean jasotako datuen arabera.
Bestalde, EAEko errepideetako ibilbide luzeko trafikoa % 29,6 jaitsi da, ibilgailu arinetan % 24,6 jaitsi baita eta astunetan % 39,2.
Halaber, mugaz gaindiko mugikortasuna % 19,9 jaitsi dela adierazi dute, ibilgailu arinen kasuan % 38,3 murriztu baita, eta % 17,4 igo ibilgailu astunen kasuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea