Publizitatea
Itxi

2021/01/06

10:09

Gizartea

Gipuzkoa

Aintzane Pujanaren hilketa ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak

A.O. | L.Z. | G.P. | EiTB MEDIA

Azken orduetan, biktimarena izan daitekeen jertse gorri bat topatu dute. Oraingoz ez dute inor atxilotu, eta gertatutakoa argitzeko lanean jarraitzen dute.

  • Desagertutako emakumearen gorpua aurkitu zuten lekua.

    Desagertutako emakumearen gorpua aurkitu zuten lekua. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ertzaintzak Aintzane Pujana Echeverria 32 urteko donostiarraren hilketa ikertzen jarraitzen du. Urtarrilaren 1ean desagertu zen, eta astelehenean aurkitu zuten haren gorpua Aizarnazabalen (Gipuzkoa), kriminalitate-zantzuekin.

Ildo horretatik, Ertzaintzak herri horretako nekazalturismo bat miatu du azken orduetan, hildakoak bertan ostatu hartu zuela uste baitute. Halaber, hilotza agertu zen inguruan ere, Urola ibaian zein inguruetan, gertatutakoa argitzen lagun dezaketen aztarnen bila aritu dira ertzainak. Horrez gain, desagertuta egon zen egunetan zer egin zuen eta norekin egon zen argitzeko lanean ari dira.

Testuingur horretan, azken orduetan biktimarena izan daitekeen jertse gorri bat topatu dute. Rodrigo Gartzia Ertzaintzako zuzendariak Radio Euskadin azaldu duenez, hilotzak labanaz egindako zauriak ditu, baina azpimarratu du autopsiak argituko duela hilketa nola gertatu zen.

Zehazki, 11:00ak aldera topatu zuten Aintzaneren gorpua, Urola ibaitik gertu lanean ari ziren behargin batzuek.

"Aizarnazabalen jazotakoa ikertzen gabiltza, hilketarekin zerikusia duten pertsonak lehenbailehen epailearen aurrera eraman ahal izateko. Oraingoz, ordea, ez dugu inor atxilotu", zehaztu du Gartziak.

BIDEOA | Rodrigo Gartzia Ertzaintzako zuzendaria, Aizarnazabalgo krimenari buruz

Aizarnazabalgo Udalaren adierazpena

Bestalde, Aizarnazabalgo Udalak bere elkartasuna eta babesa helarazi dizkie Aintzane Pujanaren senideei eta lagunei une zail hauetan.

Ohar baten bidez, heriotza nola gertatu den ahalik eta azkarren argitzeko asmoz, Udalaren bitarteko guztiak Ertzaintzaren eskura jartzeko eta haiekin elkarlanean aritzeko prest agertu da Mari Carmen Agirre alkatea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena