Publizitatea
Itxi

2021/01/06

15:35

Gizartea

11 hilabete

Zabortegiaren inguruko "erantzukizunak argitzeko" eskatu du Zaldibar Argituk

L.Z. | EITB MEDIA

11 hilabete bete dira zabortegia amildu zenetik. Zaldibarren eta Eibarren manifestazioak egin dituzte, eta elkarretaratzeak deitu dituzte Ermuan, Zallan, Etxebarrian, Zaldibarren eta Elgetan.

2:10
Protestak egin ditu Zaldibar Argituk gaur, duela 11 hilabete gertatutakoa ez ahazteko
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zaldibar Argitu plataformak mobilizazioak egin ditu gaur, hamaika hilabete bete direlako Zaldibarko zabortegia amildu eta Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak hil zirenetik. Protesten helburua zen gertatutakoari buruzko "erantzunak" jasotzea eta horrekin lotutako "erantzukizunak argitzea".

Ohar baten bidez, herritarrengandik jasotako "elkartasuna" nabarmendu eta Sololuze eta Beltran gogoan izaten jarraituko duela gaineratu du aipatu plataformak.

Gainera, Joaquin Beltran "zabortegitik lehenbailehen ateratzeko" eta "herritarren osasuna eta ingurumena interes pribatuen aurretik jartzeko" exijitu du. "Bermeak behar ditugu Zaldibarren gertatutakoa errepika ez dadin, eta erantzukizun guztiak argitzea eskatzen dugu", azpimarratu du.

Zaldibar Argitu plataformak kritikatu du arduradun pribatuak eta publikoak "isilik" egon direla Zaldibarko zabortegia erori zenetik, eta "inork" ez duela bere gain erantzukizunik hartu.

Hori dela eta, protesta egin dute asteazken honetan, zabortegian duela 11 hilabete desagertutako bi langileak oroitzeko, Joaquin Beltran aurkitzea eskatzeko, "osasunaren eta ingurumenaren alde" eta "erantzukizun guztiak argitu" ditzaten.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena