Gizartea -
Gertakaria
Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Deba ibaian, Mendaron
40-50 bat urte arteko gizonezkoa biluzik aurkitu du ibai bazterrean ondotik pasa zen txirrindulari batek.
Erredakzioa
Gizonezko baten gorpua aurkitu zuten atzo goizean Mendaron (Gipuzkoa), Deba Ibaian, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez. Donostiako Auzitegi Medikuarenera eraman zuten gorpua eta gaur egingo diote autopsia.
40-50 inguru urteko gizonezkoa biluzik zegoen Deba ibaiaren bazter batean. Handik pasa zen txirrindulari batek aurkitu zuen eta berak pasa zion abisua Ertzaintzari.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du hildakoa nor zen eta nola hil ote zen jakiteko. Oraingoz hipotesi guztiak zabalik ditu eta ez du baztertzean joan den asteburuko uholdeek gorpua haraino eraman izana.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea