Gizartea -

Sutea

Sutea izan da Barakaldoko etxebizitza batean, eta eraikina jendez hustu dute

Bizilagunak etxera itzuli dira, erabat kiskalita geratu den etxebizitzakoak izan ezik. Udal arkitektoak suak egindako kaltea zenbaterainokoa izan den zehazteko zain daude.

Barakaldon sutea gertatu den eraikina. Argazkia: EiTB
Barakaldon sutea gertatu den eraikina. Argazkia: EiTB
Barakaldon sutea gertatu den eraikina. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldoko Arrontegi kalean sei solairuko eraikin batean sutea izan da eta inor zauritu ez bada ere, jendez hustu dute eraikina, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Sutea 11:15 aldera piztu da lehenengo pisuko etxebizitza batean, Arrontegiko 28.ean, eta Ertzaintza, Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira. Sofa batean piztu omen da sua, eta suhiltzaileek berehala lortu dute itzaltzea.

Udal iturrietatik jakinarazi dutenez, bizilagunak dagoeneko itzuli dira etxera, sutea piztu den eta erabat kiskalita geratu den etxebizitzako familia izan ezik. Azken horiek senide batzuen etxera joan dira.

Udal-gobernuko zinegotziak ere bertaratu dira, eta arkitektoak suak egindako kaltea zenbaterainokoa izan den zehazteko zain daude.

Amaia del Campo Barakaldoko alkatea ere bertan izan da beharrezko baliabideak koordinatzen, eta azpimarratu du Udaltzaingoak "azkar" erantzun duelako lortu dutela eraikina hustea eta zauriturik ez egotea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak