Gizartea -

GARRAIOA

Deba eta Zumaia arteko Euskotrenen zerbitzua datorren ostegunean berrezarriko da

Zerbitzua etenda dago azaroaren 24tik, Bilbo-Donostia lineako bi herrien arteko sei tunelen eraberritze lanak direla eta.

Debako geltokia. Argazkia: Debako Udala
Debako geltokia.
Debako geltokia. Argazkia: Debako Udala

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenek urtarrilaren 14an, ostegunez, berrezarriko du Deba eta Zumaia arteko tren zerbitzua, Bilbo-Donostia lineako bi udalerrien artean dauden sei tunelen eraberritze lanak amaitu ondoren.

Zerbitzua etenda dago azaroaren 24tik, eta bidaiariek autobusez egiten dute zati hori.

Azaldu dutenez, egiturazko arazoak konpontzeko egin dituzte lanak. Gipuzkoako bi herrien arteko tartean sei tunel zeuden eta Elgoibartik Donostiara doan trenbide zaharraren zati ziren (1901ean inauguratu eta 1982an Euskotrenen integratu zena).

Obrek 1,5 milioi euroko aurrekontua izan dute, BEZarik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Zumaia Deba Albisteak Euskotren Garraio publikoa