Gizartea -

FPko titulatuentzat

EAE, Lanbide Heziketako tituludunentzako lan eskaintzetan bigarrena

Lanbide Heziketako tituludunentzat Estatu osoan egiten diren lan eskaintza guztien % 15,03 EAEri dagozkio, aurreko urtean baino 1,28 puntu gehiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi da, Kataluniaren atzetik, Lanbide Heziketako titulua dutenentzat lan eskaintza gehien dituen erkidegoa. Zehazki, EAEk Estatu osoan Lanbide Heziketako tituludunentzat egiten diren lan eskaintzen % 15,03 biltzen ditu, aurreko urtean baino 1,28 puntu gehiago.

Euskadirekin batera, Kataluniak (Estatuko lan eskaintzen % 16,07) eta Madrilek (% 14,85) osatzen dute zerrendaren buruan dagoen hirukotea, eta agerian uzten dute lan eskaintza hauetan kontzentrazio maila handia dagoela, hiru erkidego horiek eskaintza guztien erdiak baino gehiago biltzen baitituzte.

LHko lan-eskaintzen banaketari begira ikus daitekeenez, elektronikak zerrendako lehen postua kendu dio makineriari: % 9,29 eta % 9,09 hurrenez hurren. Industria adarreko eskaintzak dira zerrenda horretan hirugarren postuan daudenak (% 8,30), eta horien ostean automobilgintza (% 6,87) eta mantentze lanen sektorea (% 6,24).

Lanpostu zehatzen zerrendan, mantentze teknikariaren postua da gehien eskatzen dena: % 19,17. Honen ostean administratiboak (% 7,97), komertzialak (% 7,68) eta langile espezializatuak (% 6,60) daude.

Horrez gain, langileen eskariak % 57,45 gora egin duela nabarmendu du ikerketa horrek. Agintari, zuzendari eta, batez ere, teknikariek eskariak, berriz, nabarmen egin du behera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea