Gizartea -

Ezbeharra Gipuzkoan

Auto bat trenbidera erori da Ikaztegietan, eta trenen zirkulazioa hiru orduz eten du

Garabi-beso batek ibilgailua 15:30 aldera kendu du, eta 15 minutu geroago linea guztiz konpondu dute.

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripu bat izan da Ikaztegietan (Gipuzkoa). Ibilgailu bat trenbidera erori da, eta trenen joan-etorria hiru ordu baino gehiago etenda egon da Adifen linean.

Ezbeharra 13:25 aldera gertatu da, San Lorenzo kalean. 4 x 4 ibilgailu bat errepidetik atera eta trenbidera erori da, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Garabi-beso batek ibilgailua 15:30 aldera kendu du, eta 15 minutu geroago linea guztiz konpondu dute.

Lur orotarako ibilgailuan gidaria eta haren alaba zihoazen. Azkena onik atera da. Gizonezkoa, ostera, osasun zentro batera eraman behar izan dute, bizkarrean min hartu duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Renfe