Publizitatea
Itxi

2021/01/11

10:58

Gizartea

GERTAKARIAK

Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Trapagarango etxebizitza bateko sutearen ondorioz

EITB MEDIA

Ezbeharra 19:30 aldera gertatu da, La Magdalena kaleko 22 eta 24 zenbakietan. Suak bi eraikinen arteko habeetako bat harrapatu du eta biak hustu dituzte.

1:24
Suhiltzaileak lanean
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hiru pertsona ospitaleratu eta beste lau artatu behar izan dituzte Trapagarango etxebizitza bateko sukaldean piztutako sutearen ondorioz kea arnastu baitute.

Sutea 19:30 aldera piztu da, La Magdalena kaleko 22 eta 24 zenbakietan, Zugaztieta auzoan. Antza denez, ikatzezko txapa batean piztu da sua, 24. blokeko etxe bateko sukaldean.

Sua ondoko eraikinera zabaldu da eta lau pertsona etxetik atera behar izan dituzte, kea arnastu dutelako. Sua itzaltzen laguntzera joan diren beste hiru bizilagun ere artatu behar izan dituzte. Zazpi kaltetuetatik hiru ospitalera eraman behar izan dituzte.

Hasiera batean, bizilagunek eurek itzali dute sua, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratutakoan lagundu diete. Suak eraikinetako erdiko habeetako bat harrapatu du, eta, ondorioz, biak hustu dituzte, teknikariek kalteak aztertu arte. Bizilagunek etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena