Gizartea -
Marta del Castillo auzia
Martaren auzokoek etxetik irteten ikusi zuten krimena jazo zen gauean
Halaber, " kalean, motan, mutil bat itxaroten" ari zitzaiola azaldu du, baina ezin izan du zehaztasunez esan ea Miguel Carcaño zen.
Erredakzioa
Marta del Castillo bere gurasoekin eta ahizpekin bizi zen auzoko bizilagun batek esan duenez, 2009ko urtarrilaren 24an 21:00etan igogailutik irteten ikusi zuen.
Sevillako Probintzia Auzitegian egiten ari den epaiketaren hamairugarren egunean lekuko honek esan du txakurra ateratzera irten zela gau hartan eta, portalera itzuli zenean, Marta del Castillorekin topatu zela, bera igogailutik irteten ari zenean.
"Uste dut argala eta ilehoria zela, baina ezin dut ziurtasun osoz esan Marta zela, txakurraz arduratzen ari nintzelako", esan du. Kanpoan, motoan, mutil bat itxaroten ari zitzaiola azaldu du, baina ezin izan du zehaztasunez esan ea Miguel Carcaño zen.