Gizartea -

Pannagh elkarteko presidentea

Martin Barriuso atxilotu dute droga trafikoa leporatuta

Poliziak Pannagh kalamuaren erabiltzaileen elkarteko presidentea eta beste bi kide atxilotu ditu astelehen honetan Bilbon. Atxilotuei droga trafiko delitu bat egotzi diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak Martin Barriuso Pannagh kalamuaren erabiltzaileen elkarteko presidentea atxilotu du astelehen honetan Bilbon, elkarte honek haren webgunearen bitartez jakitera eman duenez.

Informazioaren arabera, Udaltzaingoa Pannagh elkarteko egoitzan sartu da eta agenteek Barriuso eta beste bi laguin atxilotu dituzte. Atxilotuei droga trafiko delitu bat egotzi diete. Halaber, Bilboko Garellanoko komisarian daude eta litekeena da astearte honetan epailearen aurrera deklaratzera eramatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea