Gizartea -

IPAR EUSKAL HERRIA

Alliance sindikatuak babesa agertu dio Baionan emakume bat hil zuen poliziari

Bestalde, bart iluntzean polizia gehiegikeria salatzeko elkarretaratzea egin dute Baionako polizia etxearen aurrean. Tiro egin zuen agenteak, ostera, atxilotuta jarraitzen du.

Tiroketa gertatu den tokia, Baionan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Tiroketa gertatu den tokia, Baionan
Tiroketa gertatu den tokia, Baionan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

O.A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baionan, atxilotuta jarraitzen du astelehen goizaldean emakume bat tiroz hil zuen poliziak. Alliance Police Nationale sindikatuak bere babesa agertu dio agenteari eta beraien aurkako erasoak pairatzen ari direla salatu du. Bien bitartean, atzo iluntzean polizia gehiegikeria salatzeko elkarretaratzea egin zuten Baionako polizia etxearen aurrean.

Marechal-Soult etorbidean jazo ziren gertakariak, 01:00ak aldera, poliziaren kontrol batean.

Jerome Bourrier Baionako fiskalak jakinarazi duenez, Natalie Flores 37 urteko emakumeak gidatzen zuen autoa ez zen gelditu poliziaren kontrolaren aurrean, agenteei iseka egin zien, eta poliziaren autoaren kontra egin zuen polizietako bati belaunean zauriak eraginez. Iturri horren arabera, orduan egin zuen tiro beste agenteak. Emakumea larri eraman zuten ospitalera eta bertan hil zen.

Alliance Police Nationale sindikatuko bozeramaileak, bere aldetik, tiro egin zuen poliziaren jarduna defendatu du. Haren esanetan, bidezko defentsan egin zuen tiro eta shock egoeran dago.

Tiroketarekin lotuta, Poliziak bi ikerketa ditu zabalik: bata, Polizia baten aurkako hilketa saiakeragatik eta, bestea, Polizia batek pertsona bat hiltzeagatik.

Bestalde, bart iluntzean Natalie Flores gogoratzeko kontzentrazioa egin zuten Baionako polizia etxearen aurrean. Gainera, elkarretaratzea baliatu zuten poliziaren gehiegikeriak salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Baiona Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Sindikatuen azken ordukoa