Gizartea -

TXERTAKETA

Bruselak 30 milioi txerto erosteko negoziazioa itxi du Valnevarekin

Horrekin, Europako Batzordeak zazpi akordio sinatu ditu txertoak erosteko, Pfizer-BioNTecha, Moderna, AstraZeneca, Johnson and Johnson, Sanofi-GSK eta Curevacekin batera.

Covid-19aren aurkako txertoa. Artxiboko irudia: EFE
Covid-19aren aurkako txertoa.
Covid-19aren aurkako txertoa. Artxiboko irudia: EFE

A. S. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak Valneva enpresa farmazeutikoarekin negoziatzen amaitu du astearte honetan, eta covid-19aren aurkako 30 milioi txerto erosteko eta beste 30 milioi gehiago eskuratzeko aukera adostu dute.

Hori ere kontuan hartuta, Europako Batzordeak zazpi akordio lortu ditu txertoak erosteko, Pfizer-BioNTech, Moderna, AstraZeneca, Johnson and Johnson, Sanofi-GSK eta CureVacekin batera.

"Valnevarekin akordioa lortzeak Europar Batasuneko txertoen zorroa are gehiago osatzen du, eta pandemiari irtenbide iraunkorra aurkitzeko Europako Batzordearen konpromisoa erakusten du", esan du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Batasun europarra Europa bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Medikuak Erizaintza albisteak Txertoak albisteak COVID olatu berria