Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak baheketak egingo ditu Agurainen, Asparrenan eta Donemiliagan

Testak Aguraingo kiroldegian egingo dituzte asteazkenetik larunbatera bitartean.

Ordizian egindako baheketaren irudi bat. Artxiboko argazkia: EFE
Ordizian egindako baheketaren irudi bat.
Ordizian egindako baheketaren irudi bat. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agurain, Asparrena eta Donemiliaga arabar udalerrietako 16 urtetik gorako biztanleei PCR probak egitera joateko eskatu diete Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak.

Osasun erakundeek jakinarazi dutenez, probak Aguraingo kiroldegian egingo dituzte, asteazkenetik larunbatera bitartean, 09:00etatik 20:00etara. Herritarrak hitzordurik gabe bertaratu daitezke edo Osakidetzako aholkularitza zerbitzura deitu dezakete (900 20 30 50). Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dituzte.

5.000 biztanletik gorako Arabako udalerrien artean, Agurain da eremu gorrian dagoen bakarra, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 positibo baino gehiago pilatu baitituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Agurain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Anbulatorioak