Itxi

Gizartea

2011ko zozketa

Gabonetako Loteriak 'historian eman den saririk handiena' banatuko du

Erredakzioa

Gabonetako Zozketak 2.520 milioi euro banatuko ditu aurten, iaz baino % 8,5 gehiago. Lehen Sariak dezimo bakoitzeko 400.000 euro banatuko ditu.

  • Gabonetako Loteriak 2.520 milioi euro banatuko ditu aurten. Argazkia: EFE

Gabonetako Loteriak 2.520 milioi euro banatuko ditu abenduaren 22an izango den zozketan, historian inoiz eman den diru kopururik handiena eta 2010 urtearekin alderatuta, % 8,5 gehiago. Aureliano Martinez Estatuko Loteria eta Apustuak erakundeko presidenteak azaldu duenez, Lehen Saria irabazten duen dezimo bakoitzeko 400.000 euro jasoko du irabazleak.

Aurten 85.000 eta 99.000 zenbakien arteko dezimoak jokatzeko aukera eskainiko dute, Estatuko Loteriak eta Apustuak zenbaki kopurua handitu duelako. Guztira, 18 milioi dezimo loteria igorriko ditu eta haietatik % 70 saria izango dute, hau da, 3.600 milioi euro jarriko dira jokoan (iaz 16 milioi dezimo igorri zituzten eta 3.248 milioi euro jokoan jarritakoak).

Aurtengo Sari Potoloa historian inoiz eman den saririk handiena izango da, 400.000 euro dezimo bakoitzeko (iaz 300.000 euro ziren dezimo bakoitzeko). Bigarren saria 1.25 milioi eurokoa izango da eta hirugarren saria, berriz, 500.000 eurokoa. Gainera, laugarren sari bi banatuko dira (200.000 eurokoak) eta bosgarren sariko zortzi, 60.000 eurokoak.

Lehenengo saria jasotzen duen zenbakiaren hurrengo eta aurreko zenbakia dutenek 20.000 euro eramango dituzte, bigarrengokoek 12.500 euro bakoitzak eta hirugarren sarikoek 9.600 euro.

Autonomia erkidegen arabera, Gabonetako Loteria gehien Madrilen saltzea aurrekusi dute (554,7 milioi euro urriaren 21erako), ondoren Katalunian (526,8 milioi euro), Andaluzian (410,7 milioi euro), Valentzian (410,3 milio euro), Gaztela eta Leonen (261 milioi euro), Galizian (196 milioi euro), Euskadin (187,7 milioi euro), Gaztela-Mantxan (115,5 milioi euro) eta Aragoin (122,6 milioi euro).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena