Gizartea -

Ipar Euskal Herria

Aske utzi dute Baionan tiroz emakume bat hil zuen polizia

Agente horren abokatuak epailearen erabakiari buruz esan du argi geratu dela lankidearen defentsan egin zuela tiro.

Tiroketa gertatu den tokia, Baionan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Tiroketa gertatu den tokia, Baionan
Tiroketa gertatu den tokia, Baionan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

L.Z. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazken honetan, aske utzi dute Baionan igande gauean emakume bat hil zuen polizia. Gaur arratsaldean amaitu dute galdeketa, eta baldintzarik gabe aske uztea erabaki dute. Haren abokatuak epailearen erabakiari buruz esan du argi geratu dela lankidearen defentsan egin zuela tiro.

Fiskaltzak azaldu zuenez, poliziak autoa gelditzeko eskatu zion 37 urteko emakumeari, Baionako Marechal-Soult etorbidean, baina agindua bete beharrean, gidatzen ari zen ibilgailua Poliziaren autoaren aurka jo zuen. Horren aurrean, polizietako batek tiro egin zion. Kontakizun horretan oinarrituta, arma modu egokian erabili zuela ondorioztatu du epaileak.

Polizia judizialak bi ikerketa abiatu zituen: bata polizia agenteen kontrako hilketa saiakeragatik eta bestea "aginte publikoa duen norbaitek egindako hilketa saiakeragatik". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Baionako bideoak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa