Gizartea -

KORONABIRUSA

Miren Basaras: "Erroko egoiliarrak babestuago daudela uste dut"

Kutsatuta eta txertatuta dauden Erroko egoiliarrek bigarren dosia jasoko dute "negatiboak direnean", esan du Miren Basaras EHUko mikrobiologoak.

Txertaketa Hondarribian. Argazkia: EFE.
Txertaketa Hondarribian
Txertaketa Hondarribian. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren agerraldi bat atzeman dute Nafarroako Erro egoitzan, txertoa hartzeko egun gutxi falta direnean. Miren Basaras EHUko Mikrobiologiako irakaslearen iritziz, txertoa jaso duten infektatuak txertoa jaso ez duten beste pertsona batzuk baino "babestuago" egotea "espero" da, "haien immunitate-sistema antigorputzak garatzen hasi delako".

"Txertoa hartu eta infektatzen bazara, gaixotasuna gara dezakezu, baina gaixotasuna arinagoa da". Positiboek bigarren dosia jasoko dute "negatiboak direnean eta sintomarik ez dutenean. Beraz, hiru asteren buruan ezingo litzateke eman".

Miren Basarasek Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan esan duenez, "txertoa jaso duten pertsonen % 5ek gaixotasuna gara dezakete". Azaldu duenez, txertoarekin "ezin da covid-19aren sintomarik izan, baina bigarren mailako ondorioak izan ditzake (sukarra eta ondoeza)".

Atzoko positiboak 800 kasutik gora egotea Gabonen "ondorio" dela esan du, eta "urtarrilean zehar kasuak nabarmen areagotuko direla aurreikusi du".

Euskadin gaur indarrean sartuko diren neurri murriztaileak nahikoak ote diren galdetuta, "garrantzitsuena positiboen arrastoak ahalik eta azkarren egitea eta kontaktu estuak zaintzea dela" esan du Mikrobiologia irakasleak.

Basarasen ustez, OMEren mezua (2021ean artaldearen immunitatea posible izango ez dela dioena) "ez da ezustekoa, pentsaezina baita munduko biztanleriaren % 70-75ek 2021ean txertoa jasotzea". "Arazo globala da, eta farmazialariek dagoeneko esan dute ez dela dosi nahikorik egongo", gaineratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Nafarroako albisteak EHU berriak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Zientzia Osasun albisteak gaur Medikuak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizainak azken ordukoa Medizinak albisteak Txertoak Donostia Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea COVID olatu berria Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Anbulatorioak Osasunbidea