Gizartea -

HEGALDIAK

Bilbo eta Madril arteko zazpi hegaldi bertan behera utzi dituzte Filomenaren ondorioz

Bertan behera geratu direnen artean, hiru Loiuko aireportuan lurreratzekoak ziren eta lau Loiutik ateratzekoak, eta Iberia konpainiarenak dira guztiak.

Elurra aireportuan. EITBko bideo batetik ateratako irudia
Elurra aireportuan.
Elurra aireportuan. EITBko bideo batetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madril eta Bilbo arteko zazpi hegaldi (Iberia konpainiarenak) bertan behera utzi dituzte Filomena denboralearen ondorioengatik.

Zehazki, Loiuko aireportura heltzekoak ziren hiru hegaldi eta bertatik ateratzekoak ziren lau utzi dituzte bertan behera.

Aenak jakitera eman duenez, gaur, urtarrilak 13, hamaika hegaldik egin behar zuten ibilbide hori, eta zazpi bertan behera utzi dituzte jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bilbo Bizkaia Alerta meteorologikoak Espainia Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Hotz boladak