Gizartea -
Donostia, Bilbo eta Gasteizen
Euskal erretiratu eta pentsiodunak kalera atera dira, protesta egitera
Kexu dira hainbat zerbitzu murriztu eta pentsioak izoztu egin dizkietelako. Kasu askotan 600 euroko pentsioak.
Erredakzioa
Ehunka erretiratu eta pentsiodun kalera atera dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hainbat zerbitzu murriztu eta pentsioak izoztu egin dizkietelako.
Bizkaiko Pentsionistak Martxan, Gipuzkoako Jubilatu eta Pentsionistak y Arabako Pentsionistak elkarteek deitu dituzte elkarretaratzeak datorren igandeko hauteskunde orokorrei begira.
Elkarte horietako kide batek azaldu duenez, politikoen arreta deitzea dute helburu, talde hori kontuan izan dezaten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea