Gizartea -

Bizkaia

Barakaldoko eta Getxoko hainbat trastelekutan ostutako objektuak berreskuratu dituzte

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du, lapurreta horiekin zerikusia duelakoan. Etxean, metatutako zenbait objektu zituen gordeta atxilotuak. Objektu horietako batzuk balio handikoak dira.

Atxilotuak, 40 urteko gizon bat bera, etxean zituen lapurtutako hainbat objektu (Ertzaintza.eus)
Atxilotuak, 40 urteko gizon bat bera, etxean zituen lapurtutako hainbat objektu
Atxilotuak, 40 urteko gizon bat bera, etxean zituen lapurtutako hainbat objektu (Ertzaintza.eus)

J. E. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Barakaldoko eta Getxoko hainbat trastelekutan ostutako objektuak berreskuratu ditu, eta 40 urteko gizon bat atxilotu du Barakaldon, lapurreta horiekin zerikusia duelakoan. Etxean, metatutako zenbait objektu zituen gordeta atxilotuak, eta objektu horietako batzuk balio handikoak dira. Ertzaintza lapurreta horiek salatu zituzten herritarrekin harremanetan jarri da, lapurtutako objektuak berreskura ditzaten.

Ostegun honetan Ertzaintzak jakitera eman duenez, Sestaoko Ertzainetxeko hainbat ertzainek, aste batzuetan luzatu den ikerketa baten buruan, gizon bat atxilotu zuen aurreko astean, zenbait trastelekutan izandako lapurretekin zerikusia duelakoan. Gizonak, etxean, objektu hauek zituen gordeta: hainbat bizikleta, monopatinak, moto-kaskoak, lanabesak, ordenagailuak, urrutiko aginteak, eta zenbait giltza. Barakaldoko trasteleku batzuetan berriki izandako zenbait lapurretatan ostatutako objektu batzuekin lotura omen dute horiek guztiek.

Ikerketan egiaztatu zutenez, atxilotuak bi trasteleku zituen alokatuta; bata, Barakaldon, eta bestea, Lezaman. Sestaoko Ertzaintza trasteleku horietara joan zen, eta metatutako zabor handia atzeman zuten, bai eta dozenaka objektu, batzuk balio handikoak.

Lapurretak salatu dituzten herritarrekin harremanetan jarri da Ertzaintza, horiek objektuak berreskura ditzaten. Ikerketak aurrera jarraituko du, objektu guztien jabeak topatzea helburu; izan ere, hainbat eta hainbat objektu berreskuratu ditu Ertzaintzak.

Atxilotutako gizona epailearen esku utzi zuten, polizia-izapideak eginda.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo Bizkaiko albisteak Barakaldo Delituak azken ordukoa Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Lapurretak