Gizartea -

Koronabirusa

PCR proba egitera deitu dituzte Sartagudako Las Vegas tabernako bezeroak

948 66 70 07 telefono zenbakira deituta eskatu beharko dute proba egiteko txanda urtarrilaren 15ean, 10:00etatik 14:00etara. Baheketa hilaren 16an egingo dute, 09:30etik aurrera.

Erizain bat, PCR proba egiten. EFEren artxiboko argazkia
Erizain bat, PCR proba egiten
Erizain bat, PCR proba egiten. EFEren artxiboko argazkia

L.Z. | EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilaren 4tik 12ra Sartagudako Las Vegas tabernan egon ziren bezero guztiak covid-19a atzemateko proba egitera deitu ditu Nafarroako Osasun Departamentuak. Izan ere, taberna horretako hainbat bezerok eta langilek positibo eman dute azken egunetan.

948 66 70 07 telefono zenbakira deituta eskatu beharko dute proba egiteko txanda urtarrilaren 15ean, 10:00etatik 14:00etara. Baheketa hilaren 16an egingo dute, 09:30etik aurrera.

Nafarroako Gobernuak eskerrak eman dizkie herritarrei, eta egun horietan establezimendu horretan egon diren pertsona guztiei galdegin die Sartagudako Udalera deitu eta baheketarako txanda eskatzeko.

Lizarrako osasun-zentroko talde bat bertaratuko da probak egitera, Sartagudako kiroldegira.

Baheketa horren helburua da Las Vegas tabernan kutsatutako bezeroak lehenbailehen atzematea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Lizarra Koronabirusa