Gizartea -
Gertakizuna Bilbon
Santutxuko hilketaren egilearen espetxeratzea agindu du epaileak
Erasoan zauritutako hiru emakumek larri jarraitzen dute.
Erredakzioa
Bilboko guardiako epaileak astelehenan Santutxu auzoan izua piztu zuen gizonaren espetxeratzea agindu du. 31 urteko gazte irandarrak 65 urteko gizonezko bat hil zuen labankadaz eta beste sei pertsona zauritu zituen.
Erasotzailea gertakaria jazo zen tokian bertan atxilotu zuten Ertzaintzaren agenteek, hainbat bizilagunek mendean hartzea lortu eta gero.
Atxilotua, hasiera batean Basurtuko ospitaleko psikiatria gunean ingresatu zutena, goizeko 10:00etan pasa da epailearen aurretik, eta ondoren espetxera igorri dute.
Gertatutakoa
Gertakaria joan den astelehenean jazo zen Santutxuko Zabalbide metro geltokiaren parean. Ordu horretan,gizonezko bat hainbat pertsonari erasotzen hasi zen, labana batekin.
Herritarrakerasotzailea geldiarazten saiatu zirenean, taberna batean sartu zen,eta han ere pertsona batzuk sastatu eta 65 urteko gizonezko bat hilzuen.
Biktima, Kepa Mallea, Karmelo ikastolako irakasle erretiratua zen eta oso ezaguna zen Santutxun. Lekukoen esanetan, erasotzaileak begirada erabat galdua zuen, "drogatuta balego bezala".
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren esanetan, gizonezkoak bikote bat iraindu eta gero hasi zituen erasook.
Elkarretaratzeak
Atzo hainbat pertsonak elkarretaratzea egin zuten Bilboko Udaletxearen aurrean, gertatutakoa gaitzesteko. Zamakolaeta Karmelo ikastoletako ikasleak, haien gurasoak, ordezkari politikoeta instituzionalak eta herritar anonimoak izan dira.
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak doluminak eman dizkio biktimaren familiari eta "gaizkileen atzetik ibiliko" direla adierazi du.
Zaurituen egoera
maisu erretiratu bat hil duenErasotzaileak bi gizon ere zauritu zituen, baina atzo bertan eman zieten senda-agiria.
Basurtuko Ospitalean bi emakume daude. 20 urteko E.V.U.-ri ebakuntza egin diote bart, eta orain Erdi Mailako Zaintza Unitatean daukate. Egonkor dago, larritasunaren barnean.
Medikuak haren garapenaren zain daude, giltzurrunean ebakuntza egin behar dioten erabakitzeko.
Ospitale berean 21 urteko M.M.V. dago. Onera egiten ari da, eta haren egoera ez da hain larria.
Gurutzetako Ospitalean 30 urteko A.M.Z. eta 47 urteko A.M.P. daude. Lehenengoa larri dago, eta bigarrena hobera egiten ari da larritasunaren barnean.