Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

1,5 milioi emakumek baino gehiagok pairatu dituzte tratu txarrak

400.000 emakume indarkeriaren biktimak dira egun. Familia Indarkeriaren eta Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Behatokiaren arabera, "indarkeria ezkutua azaleratu egin behar da, eta hori oso zaila da".

Emakumeen aurkako indarkeria. Argazkia: finestrat.tv.
Emakumeen aurkako indarkeria. Argazkia: finestrat.tv.
Emakumeen aurkako indarkeria. Argazkia: finestrat.tv.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milioi bat eta erdi emakumek (% 6,3) baino gehiagok pairatu dituzte tratu txarrak Espainian, eta 400.000 bat emakume indarkeriaren biktimak dira egun, Inmaculada Montalban Familia Indarkeriaren eta Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Behatokiaren presidenteak aurkeztutako datuen arabera.

Montalbanek esan duenez, "zenbait kasutan heriotza ekartzen duten indarkeria kasu ezkutuak azaleratu egin behar dira, eta hori oso zaila da".

"Orokorrean ez dute salaketarik jartzen, eta horrek kezkatzen nau batez ere", esan du Montalbanek urtero hiltzen dituzten emakumeen harira; 2011n 53 emakume hil dituzte dagoeneko.

"Salaketa jarri dutenak gutxiengo dira, eta kasu horiek banan bana aztertzen ditugu, baina hamarretik zazpik edo zortzik ez dute aurretik salaketarik jarri, eta oso garrantzitsua da erakundeetara jotzea, babes sistema abian jartzeko", esan du.

Aurtengo lehen seihilekoan 66.839 salaketa jaso dituzte epaitegietan, egunero 370 baino gehiago. 2010ean salaketak 134.105raino heldu ziren, eta 2007 eta 2011 urteen artean % 6 igo zen kopurua. Hala ere, aurten 53 emakume hil dira haiekin harremana izan duten edo baduten gizonen esku, eta horietatik % 73,6k ez zuten aurretik salaketarik jarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea