Gizartea -

KORONABIRUSA

EAEko lurraldeen arteko mugikortasun-kontrolak berriz hasi dituzte

Dekretu berriak ez ditu aldatu EAEko lurraldeetan sartzeko edo irteteko murrizketak. Salbuetsita daude Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan justifikatzen diren joan-etorriak.

Trafiko kontrola Iurretan. Argazkia: Irekia
Trafiko kontrola Iurretan.
Trafiko kontrola Iurretan. Argazkia: Irekia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako eta udaltzaingoetako Trafikoko eta Herritarren Babeserako unitateak berriz hasi dira lurraldeen eta herrien arteko mugikortasun-kontrolak egiten EAEko errepide nagusietan eta bigarren mailakoetan, urtarrilaren 12an onartutako neurri eta mugikortasun-murrizketengatik.

Dekretu berriak ez ditu aldatu EAEra sartu edo bertatik ateratzeko murrizketak, indarrean baitago urriaren 25ean ezarritako alarma egoera. Salbuetsita daude Errege Dekretuaren 6.1 artikuluan aurreikusita dauden eta behar bezala justifikatzen diren joan-etorriak.

Halaber, galarazita dago norbera bizi den lurralde historikotik atera eta beste batera joatea (aurreikusitako salbuespenak salbuespen), baina baimenduta daude lurralde historiko ezberdinetakoak izan arren mugakideak diren udalerrien arteko joan-etorriak, bi udalerri horietako baten azken 14 egunetako intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500ekoa edo hortik gorakoa ez bada.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Ertzaintza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera