Gizartea -

Kloro ihesa Donostian

La Perlak ateak ireki ditu berriro

Ospitaletara eraman zituzten 14 pertsonari senda-agiria eman diete dagoeneko.

La Perla, itxita. Argazkia: EITB
La Perla, itxita.
'La Perla' hustu dute kloro isurketa bategatik: 14 lagun ospitalean

01:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako La Perla talasoterapia zentroak ateak ireki ditu gaur berriz, atzo kloro-ihes baten ondorioz 70etik gora pertsona artatu behar izan eta gero, eta dagoeneko zentroak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak martxan daude.

Larrialdi maila ezberdinetako intoxikazioak tarteko ospitalera eraman zituzten 14 pertsonek senda-agiria jaso dute dagoeneko.

Nekane Burutaran Donostiako Babes Zibileko zinegotziak azaldu duenez, atzo kamioi bat La Perla barruko tanke batean produktu kimiko bat sartzen ari zenean izan da ihesa, 08:30 aldera, eta orduan nahastu dira kloroa eta azido sulfurikoa, ihesa eraginda.

Isuria izan denean 80 bat pertsona zeuden talasoterapia zentroan (bezeroak eta langileak) eta Udaltzaingoak denak aterarazi ditu, "badaezpada ere", eta Antiguatik hiri erdigunera doan oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea itxi du La Perla parean.

Ordu batzuk geroago, ordea, ireki egin dute bidea eta normaltasuna itzuli da ingurura.

Talasoterapia zentroaren alboan dauden kafetegia eta lokalak ere hustu dituzte.

Hasiera batean La Perlatik atera direnak Kontxako hondartzara joan dira, asko bainujantziarekin eta bainu-batarekin, eta berehala anbulantziak bertaratu dira toxikatutakoak artatzeko.

Francis Tamayo talasoterapia eta gimnasioaren gerenteak esan du "hornitzailearen giza-akats" baten ondorioz izan dela gas-ihesa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea