Gizartea -

KORONABIRUSA

158 covid-19 kasu berri zenbatu dira Nafarroan, bezperan baino 36 gutxiago

Foru Gobernuak aurreratu duen behin behineko txostenaren arabera, 1.963 PCR eta test antigeno egin zituzten atzo, ostiralean baino 962 gutxiago.

Nafarroako osasun langileak, txertoak prestatzen, atzo. Argazkia: EFE.
Nafarroako osasun langileak, txertoak prestatzen, atzo.
Nafarroako osasun langileak, txertoak prestatzen, atzo. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

158 covid-19 kasu berri zenbatu dira Nafarroan, azken orduotan, bezperan baino 36 gutxiago. Halere, kutxatzeen kopuruak behera egin duen arren, positibitate tasa % 8,1eraino igo da.

Egunero bezala, atzoko datuei buruzko behin behineko txostena argitaratu du Foru Gobernuak, eta bertan jasotakoaren arabera, ostiralean baino ia mila PCR eta test antigeno gutxiago egin zituzten atzo, 1.963.

Atzo 64 urteko gizon bat hil zen koronabirusarekin. Guztira, 991 hildako baieztatu dituzte Nafarroan.

Eskualdeka, Iruñean eta Iruñerrian positiboen % 56 baieztatu dituzte, Tuteran % 19 eta Lizarran % 9. Gainerako kasuak (% 16) Nafarroako beste zonalde batzuetan antzeman dituzte.

Adinari dagokionez, 45-59 urteko adin tartean positibo berrien % 26 eman dira, eta 30-44 tartean % 21. Ondoren, 15-29 eta 75 urtez gorakoak daude, % 17na kasurekin. Azkenik, 60-75 adin tartean positiboen % 13 antzeman dituzte, eta 15 urtez beherakoen artean % 6. Batez beste positibo berriek 47,9 urte dituzte.

Kasuen % 54 emakumeen artean antzeman dituzte, eta % 46 gizonezkoen artean.

Bestalde, Osasunbideak jakitera eman duenez, 133 pertsona daude ospitalean covid-19arekin (atzo baino bi gehiago), horietatik 15 ZIUn eta 18 etxean (atzo baino hiru gehiago). Gainerako 100 pazienteak logeletan daude.

45.059 pertsona kutsatu dira Foru Erkidegoan pandemia hasi zenetik.

Txertaketa egitasmoari dagokionez, 11.439 pertsonak lehen dosia jaso dute, eta atzo 553 txerto jarri zituzten. Osasun langileak txertoa jasotzen ari dira Refenan.

Bihar hasiko dira Nafarroan koronabirusaren kontrako txertoaren bigarren dosia jartzen. EAEn gaur hasi dira.

Jaitsiera EAEko kasu berrietan

EAEn 676 covid-19 kasu berri erregistratu dituzte azken orduetan, eta positibo tasa % 6,8koa da. ZIUn 92 pertsona daude ingresatuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea