Gizartea -
Gipuzkoa
Ertzaintza Gipuzkoako kostaldean ari da Aizarnazabalgo hilketari buruzko frogen bila
Ikerketaren arabera, Aintzane Pujanaren ustezko hiltzaileek haren arropak eta gauzak kostaldeko toki ezberdinetan bota zituzten, krimenarekin lotutako frogak desagerrarazteko asmoz.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ertzaintza Gipuzkoako kostaldeko hainbat tokitan ari da Aintzane Pujanaren hilketarekin lotutako frogak bilatzen, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ustezko hiltzaileak 24 eta 23 urteko bi gizon-emakume dira. Epaileak aginduta, ostiralean espetxeratu zituzten biak.
Aintzane Pujanaren hilotza urtarrilaren 4an topatu zuten Aizarnazabalen, sastraka artean, Urola ibaitik hurbil.
Ikerketaren arabera, hilketa urtarrilaren 2an, goizaldean, burutu zuten, eta gorpua abandonatu ostean, autoan Gipuzkoako kostaldeko zenbait udalerritatik igaro ziren biktimaren arropak eta gauza pertsonalak botatzeko eta hilketarekin lotutako frogak desagerrarazteko.
Gauzak horrela, Ertzaintzako agenteak kostaldeko hainbat lekutan aritu dira balizko frogak bilatzen.