Gizartea -

Zinemaldiaren 69. edizioa

Filmen onlineko izen-ematea zabalik dago jada

Izena emateko epea ekainaren 15ean amaituko da, eta beharrezko informazio guztia jaialdiaren webgunean kontsultatu ahal da.

69. Zinemaldian izena emateko epea zabalik dago jada. Argazkia: Artxiboa.
Zinemaldia.
69. Zinemaldian izena emateko epea zabalik dago jada. Argazkia: Artxiboa.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, urtarrilak 15, ireki dute Donostia Zinemaldiaren 69. ediziora aurkeztu nahi diren filmen lehen aukeraketarako online izen-ematea egiteko epea, eta ekainaren 15ean amaituko da.

Donostia Zinemaldiko antolatzaileek aditzera eman dutenez, hautagaiek Zinemaldiko programazioa osatzen duten sail guztietan eman dezakete izena, WIP Latam, WIP Europa eta Nest kategorietan izan ezik. Horien izen-ematea egiteko deialdi propioa izango da ekainean; beraz, ez dira orain erregistratu behar.

Gainera, aurreko urteetan bezala, izena emateko prozesuan zehar, filmean kategoria hauetan parte hartzen duten pertsonen generoari buruzko informazioa eskatuko dute: zuzendaritza, produkzioa, gidoia, muntaketa, argazkia eta musika.

Halaber, Donostia Zinemaldiko antolatzaileek jaialdiaren webguneean jarri dute beharrezko informazio guztia, www.sansebastianfestival.com atarian.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Zinemaldia Donostia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak