Gizartea -

Nafarroa

Gidari bat salatu dute Tuteran gune urdineko zaindaria iraintzea leporatuta

Gizonak positibo eman zuen alkoholemia kontrolean. Gainera, harekin zihoan bidaiaria ere salatu dute, maskara ez eramateagatik eta bi metro baino gutxiagora erretzeagatik.

N.B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako udaltzainek gidari bat salatu dute astearte honetan alkoholemia kontrolean positibo eman eta gero, gune urdineko zaindari bat iraindu eta mehatxatu ostean.

Berarekin zihoan bidaiaria ere salatu zuten; udaltzainek jakinarazi dutenez, ez zien jaramonik egin agenteek ibilgailutik atera zenean emandako aginduei, eta, azkenean, salaketa jarri zioten, maskara ez eramateagatik eta bi metro baino gutxiagora erretzeagatik.

17:00ak aldera, gune urdineko zaindari batek agenteei jakinarazi zien gidari batek mehatxatu eta iraindu egin zuela, eta, ondoren, aparkalekutik alde egin zuela.

Udaltzainek ibilgailua aurkitu eta gidaria eta berarekin zihoan bidaiaria identifikatu zituen, eta hainbat arrazoirengatik zigortu zituzten, hurrenez hurren.

Lehenengoari, alkoholemia-kontrolean positibo emateagatik salatzeaz gain, ibilgailua kendu zioten, eta udal-biltegira eraman zuten. Bigarrenari, berriz, maskara ez eramateagatik eta baimendutakoa baino distantzia txikiagoan erretzeagatik zigortu zuten.

Gainera, agenteek eremu urdineko zaintzaileari jakinarazi zioten iraindu eta mehatxatu zuen pertsona aurkitu zutela, eta gertatutakoagatik salaketa jartzeko asmoa agertu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Delituak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak